Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 25:20-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Orduan ethorriric borz talentac recebitu cituenac presenta cietzón berce borz talent, cioela, Nabussiá, borz talent eman drauzquidac, huná, berce borz talent irabaci citiat heçaz.

21. Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá: gauça gutian içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançan.

22. Guero ethorriric bi talentac recebitu cituenac-ere diotsa, Nabussiá, bi talent eman drauzquidac, huná, berce biga irabaci citiat heçaz.

23. Erran cieçón bere nabussiac, Vngui, cerbitzari oná eta leyalá, gutiaren gainean içan aiz leyal, anhitzaren gaineco eçarriren aut: sar adi eure nabussiaren alegrançán.

24. Baina ethorriric talentbat recebitu çuenac-ere diotsa, Nabussiá, eçagutzen nián ecen guiçon gogorra incela, erein eztuán lekuan biltzen duala, eta barreyatu eztuán lekuan elkarganatzen duala.

25. Hunegatic beldurrez ioanic gorde diát hire talenta lurrean: huná, baduc eurea.

26. Eta ihardesten çuela bere nabussiac erran cieçón, Cerbitzari gaichtoá eta lachoá, bahaquian ecen biltzen dudala erein eztudan lekuan: eta elkarganatzen dudala barreyatu eztudan lekuan.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 25