Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:8-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Baina hauc guciac dolore hatseac dirade.

9. Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic.

10. Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du.

11. Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz.

12. Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea.

13. Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.

14. Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.

15. Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça)

16. Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:

17. Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera:

18. Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera.

19. Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.

20. Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean.

21. Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen.

22. Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade.

23. Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24