Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:35-51 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

36. Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen.

37. Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

38. Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano.

39. Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

40. Orduan biga içanen dirade landán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.

41. Biguec ehoren dute errotán: bata recebituren da, eta bercea vtziren.

42. Veilla eçaçue bada, ecen eztaquiçue cer orduz çuen Iauna ethorteco den.

43. Eta hura iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cein goait aldiz ohoina ethor leiten, veilla liroela, eta ezliroela bere etchea çulhatzera vtzi.

44. Halacotz çuec-ere çaudete prest: ecen vste eztuçuen orduan guiçonaren Semea ethorriren da.

45. Eta cein da cerbitzari leyala eta çuhurra, nabussiac muthillén compainiaren gaineco eçarri duena, hæy demborán vitança deyençat?

46. Dohatsu da cerbitzari hura bere nabussiac dathorrenean, hala eguiten eridenen duena.

47. Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bere on gucién gaineco hura eçarriren duela.

48. Bada baldin erran badeça cerbitzari gaichto harc bere bihotzean, Luçatzen du ene nabussiac ethortera:

49. Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen, eta iaten eta edaten hordiequin:

50. Cerbitzari haren nabussia ethorriren da harc vste eztuen egunean, eta eztaquian orenean:

51. Eta bereciren du hura, eta hypocriten contuan eçarriren: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24