Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:26-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Beraz baldin nehorc erran badieçaçue, Hará, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hará, gambratchoetan da: ezteçaçuela sinhets.

27. Ecen hala nola chistmista ilkiten baita Orientetic, eta eracusten Occidenterano: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

28. Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere.

29. Eta bertan egun hetaco tribulationearen ondoan, iguzquia ilhunduren da, eta eztu emanen ilharguiac bere erguia, eta içarrac eroriren dirade cerutic, eta ceruètaco verthuteac ikaraturen dirade.

30. Eta orduan aguerturen da guiçonaren Semearen signoa ceruän: eta orduan plaignituren dirade lurreco leinu guciac, eta ikussiren dute guiçonaren Semea datorquela ceruco hodeyetan bothere eta gloria handirequin.

31. Eta igorriren ditu bere Aingueruäc trompetta soinu handirequin, eta bilduren dituzte haren elegituac laur haicetaric, ceruèn bazter batetic hayén berce bazterrererano.

32. Bada ficotzétic ikas eçaçue comparationea, ia haren adarra ninicatzen denean eta hostatzen, badaquiçue vdá hurbil dela.

33. Hala çuec-ere dacusquiçuenean gauça hauc guciac, albeitzinequite écen borthan hurbil datela.

34. Eguiaz erraiten drauçuet, eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.

35. Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.

36. Baina egun harçaz eta orenaz den becembatean, nehorc eztaqui, ez ceruètaco Aingueruèc-ere, ene Aitac berac baicen.

37. Baina nola baitziraden Noeren egunac, hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

38. Ecen hala nola dilubioaren aitzineco egunetan iaten baitzuten eta edaten, ezconcen baitziraden eta ezconçaz emaiten, Noe arkán sar cedin egunerano.

39. Eta ezpaitzeçaten eçagut dilubioa ethor cedino, eta guciac eraman citzaqueeno: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24