Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:14-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.

15. Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracutzen duenac adi beça)

16. Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:

17. Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera:

18. Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera.

19. Dohain-gaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.

20. Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän, ezeta Sabbath egunean.

21. Ecen tribulatione handia orduan içanen da, nolacoric ezpaita içan munduarén hatsetic oraindrano, ez içanen.

22. Eta baldin laburtu içan ezpalirade egun hec nehor salua ezlaite, baina elegituacgatic, egun hec laburturen dirade.

23. Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han: ezalbeitzineçate sinhets.

24. Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri.

25. Huná, aitzinetic erran drauçuet.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24