Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta templetic ilkiric Iesus retiratzen cen: eta hurbildu içan çaizcan bere discipuluac templeco edificioén hari eracustera.

2. Eta Iesusec erran ciecén, Eztacusquiçue gauça hauc guciac? eguiaz erraiten drauçuet, ezta gueldituren hemen harria harriaren gainean, deseguin eztadin.

3. Eta hura iarriric cegoela Oliuatzetaco mendi gainean, ethor cequizquión discipuluac appart, cioitela, Erraguc, noiz gauça hauc içanen dirade? eta cer signo hire ethortearenic eta munduaren finarenic içanen da?

4. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten.

5. Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, erraiten dutela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.

6. Eta ençunen dituçue guerlác eta guerla hotsac: beguirauçue trubla etzaitezten: ecen gauça hauc guciac eguin behar dirade, baina ezta oraino içanen fina.

7. Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade içurriteac, eta gosseteac, eta lur ikaratzeac lekutic lekura.

8. Baina hauc guciac dolore hatseac dirade.

9. Orduan liuraturen çaituzte afflictionetara, eta hilen çaituzte, eta gende guciéz gaitz etsiac içanen çarete ene icenagatic.

10. Eta orduan scandalizaturen dirade anhitz, eta batac bercea tradituren du, eta batac bercea gaitzetsiren du.

11. Eta anhitz propheta falsu altchaturen dirade eta seducituren dute anhitz.

12. Eta ceren multiplicaturen baita iniquitatea, hozturen da anhitzen charitatea.

13. Baina norc perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.

14. Eta resumaco Euangelio haur predicaturen da mundu vniuersoan, natione guciey testimoniagetan: eta orduan ethorrico da fina.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24