Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 23:7-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.

8. Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.

9. Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.

10. Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.

11. Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.

12. Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.

13. Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera.

14. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren.

15. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago.

16. Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da.

17. Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea?

18. Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 23