Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 23:24-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten.

25. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac.

26. Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát.

27. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade.

28. Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete.

29. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen Prophetén sepulchreac edificatzen dituçue, eta iustoén monumentac ornatzen.

30. Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean.

31. Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela.

32. Çuec-ere betha eçaçue çuen aitén neurria.

33. Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 23