Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 22:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát.

6. Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten.

7. Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.

8. Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan.

9. Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara.

10. Eta cerbitzari hec ilkiric bidetara, bil citzaten eriden cituzten guciac, hambat gaichtoac nola onac: eta bethe cedin ezteyén lekua, mahainean iarriric ceudenéz.

11. Eta sarthu cenean regue mahainean iarriric ceudenén ikustera, ikus ceçan han guiçombat eztey arropaz veztitua etzenic.

12. Orduan diotsa, Adisquideá, nola huna sarthu aiz eztey arropá eztuala? Eta ahoa boça cequión.

13. Orduan erran ciecén reguec cerbitzariey, Oinetan eta escuetan estecaturic, ken eçaçue, eta egotzaçue campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

14. Ecen anhitz dirade deithuac, eta guti elegituac.

15. Orduan appartaturic Phariseuéc conseillu har ceçaten nola hura hatzaman liroiten hitzean.

16. Eta igorten dituzte harengana bere discipuluac Herodianoequin, dioitela, Magistruá, baceaquiagu eguiati aicela, eta Iaincoaren bidea eguiazqui iracasten duála, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara behá:

17. Erraguc bada, cer irudi çaic? bidezco da Cesari tributaren emaitea, ala ez?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 22