Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 22:27-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta gucién ondoan hil ciedián emaztea-ere.

28. Resurrectionean bada, çazpietaric ceinen emazte içanen da? ecen guciéc vkan dié hura.

29. Eta ihardesten duela Iesusec dioste, Huts eguiten duçue Scripturác eta Iaincoaren verthutea iaquin gabez.

30. Ecen resurrectionean eztu nehorc emazteric hartzen ez emaiten ezconçaz: baina dirade Iaincoaren Aingueruäc ceruän beçala.

31. Eta hilén resurrectioneaz den becembatean, eztuçue iracurri cer Iaincoaz erran içan çaiçuen, dioela,

32. Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa? Iaincoa, ezta hilén Iaincoa, baina viciena.

33. Eta hori ençunic gendetzeac spanta citecen haren doctrináz.

34. Phariseuac bada, ençunic ecen Sadduceuac ichildu cituela, bil citecen elkargana.

35. Eta interroga ceçan hetaric batec, Legueco doctorac, tentatzen çuela hura, eta cioela,

36. Magistruá, cein da manamendu handia Leguean?

37. Eta Iesusec erran cieçón, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz.

38. Haur duc manamendu lehena eta handia.

39. Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

40. Bi manamendu hautaric Legue gucia eta Prophetác dependitzen dituc.

41. Eta bildu ciradenean Phariseuac, interroga citzan Iesusec,

42. Cioela, Cer irudi çaiçue Christez? noren seme da? Diotsate, Dauid-en.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 22