Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 22:18-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta eçaguturic Iesusec hayen malitiá, dio, Cergatic tentatzen nauçue hypocritac?

19. Eracustaçue tributeco monedá. Eta hec presenta cieçoten dinerobat.

20. Eta erraiten draue, Norena da imagina haur eta scribua?

21. Diotsate, Cesarena. Orduan erraten draue, Renda ietzoçue beraz Cesaren diradenac, Cesari: eta Iaincoaren diradenac, Iaincoari.

22. Eta hori ençunic, mirets ceçaten: eta hura vtziric ioan citecen.

23. Egun hartan ethor citecen harengana Sadduceuac, resurrectioneric eztela dioitenac, eta interroga ceçaten,

24. Cioitela, Magistruá, Moysesec erran dic, Baldin norbeit hil bada haourric vkan gabe, haren anayeac aliançagatic harturen du haren emaztea, eta leinu eguinen drauca bere anayeri.

25. Eta cituán gure artean çazpi anaye: eta lehena ezconduric hil ciedián: eta leinuric etzuenaren gainean, vtzi cieçoan bere emaztea bere anayeri.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 22