Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 22:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan Iesus ihardesten çuela, berriz minça cequién comparationez, cioela.

2. Comparatu da ceruètaco resumá, bere semearen ezteyac eguin cituen regue batequin.

3. Eta igor citzan bere cerbitzariac ezteyetara gomitatuén deitzera: baina etziraden ethorri nahi içan.

4. Berriz igor ceçan berce cerbitzariric, cioela, Erreçue gomitatuey, Huná, apprestatu dut neure barazcaria, ene cecenac eta haraquey guicenduac haraqueitatu dirade, eta gucia prest da: çatozte ezteyetara.

5. Baina hec conturic eguin gabe ioan citecen: bata bere bordarat, eta bercea bere merkatalgoarát.

6. Eta bercéc hatzamanic haren cerbitzariac iniuria eta hil citzaten.

7. Eta regue ençunic hori asserré cedin: eta igorriric bere gendarmesac, deseguin citzan guicerhaile hec, eta hayen hiria erra ceçan.

8. Orduan dioste bere cerbitzariey, Ezteyac prest badirade, baina gomitatu ciradenac, eztirade digne içan.

9. Çoazte bada bide cantoinetara, eta eridenen dituçuen guciac dei itzaçue ezteyetara.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 22