Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 21:35-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Eta laborariéc harturic haren cerbitzariac, bata çaurt ceçaten, eta bercea hil, eta bercea lapida.

36. Berriz igor ceçan berce cerbitzariric lehenac baino guehiago, eta hæi halaber eguin ciecén.

37. Azquenean igor ceçan hetara bere semea, erraiten çuela, Ondraturen dute ene semea.

38. Baina laborariéc ikussiric semea erran ceçaten bere artean, Haur da primua, çatozte, hil deçagun haur, eta gatchetzan hunen heretageari.

39. Eta harturic hura iraitz ceçaten mahastitic campora, eta hil ceçaten.

40. Dathorrenean bada mahasti iabeac cer eguinen drauè laborari hæy?

41. Diotsate, Gaichto hec gaizqui deseguinen: eta bere sasoinean fructuac renda dietzoyoten berce laborariri bere mahastia alocaturen.

42. Dioste Iesusec, Egundano eztuçue iracurri Scripturetan, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da: Haur Iaunaz eguin içan da, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?

43. Halacotz diotsuet ecen edequiren çaiçuela Iaincoaren resumá, eta emanen çayola, hartaco fructuac eguinen dituen populuari.

44. Eta harri haren gainera eroriren dena, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehaturen.

45. Eta ençun citzatenean Sacrificadore principaléc, eta Phariseuéc haren comparationeac, eçagut ceçaten ecen heçaz minço cela.

46. Eta hatzaman nahi çutelaric, populuaren beldur içan ciraden, ceren Propheta beçala hura baitzaducaten.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 21