Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 21:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Ierusaleme aldera ciradenean, eta ethor citecenean Bethphagera, Oliuatzetaco mendi aldera, orduan Iesusec igor citzan bi discipulu,

2. Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue.

3. Eta baldin nehorc deus badarraçue, erraçue ecen Iaunac behar dituela: ecen bertan igorriren ditu hec.

4. Bada haur gucia eguin içan da Prophetáz erran cena compli ledinçát, cioela,

5. Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria.

6. Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala.

7. Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 21