Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 21:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Ierusaleme aldera ciradenean, eta ethor citecenean Bethphagera, Oliuatzetaco mendi aldera, orduan Iesusec igor citzan bi discipulu,

2. Erraiten cerauela, Çoazte çuen aurkaco burgura, eta bertan eridenen duçue asto emebat estecatua, eta vmebat harequin: lachaturic ekar ietzadaçue.

3. Eta baldin nehorc deus badarraçue, erraçue ecen Iaunac behar dituela: ecen bertan igorriren ditu hec.

4. Bada haur gucia eguin içan da Prophetáz erran cena compli ledinçát, cioela,

5. Erroçue Siongo alabari, Huná, eure reguea ethorten çain mansoric, eta asto emearen, eta vztarricoaren vme arraren gainean iarria.

6. Discipuluac bada ioan citecen, eta eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauèn beçala.

7. Eta ekar citzaten astoa eta vmea, eta eçar citzaten hayén gainean bere abillamenduac, eta iar eraci ceçaten hayén gainean.

8. Eta gendetze handic heda citzaten bere abillamenduac bidean, eta bercéc adarrac piccatzen cituzten arboretaric, eta bidean hedatzen.

9. Eta aitzinean ioaiten eta iarreiquiten cen populua oihuz cegoen, cioela, Hosanna Dauid-en semeá: benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena, Hosanna leku gorenetan aicená.

10. Eta sarthu cenean hura Ierusalemen, ciuitate gucia moui cedin, cioela, Nor da haur?

11. Eta populuac erraiten çuen, Haur da Iesus Prophetá Galilean den Nazareteco.

12. Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác.

13. Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.

14. Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec.

15. Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién.

16. Eta erran cieçoten, Badançuc hauc cer dioitén? Eta Iesusec erran ciecén, Bay: eztuçue egundano iracurri, Haourrén eta edosquiten dutenén ahotic complitu vkan duc laudorioa.

17. Eta hec vtziric, ilki cedin hiritic campora Bethaniarat: eta ostatu har ceçan han.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 21