Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 19:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ecen badirade chikiratuac amaren sabeletic hala iayo içan diradenac: eta badirade chikiratuac, guiçonéz chilkiratu içan diradenac: eta badirade chikiratuac ceruétaco resumagatic bere buruäc chikiratu vkan dituztenac. Har ahal deçanac, har beça.

13. Orduan haourtchoac presentatu içan çaizcan escuac gainean eçar lietzençat eta othoitz leguiançat: eta discipuluec mehatcha citzaten.

14. Baina Iesusec dioste, Vtzitzaçue haourtchoac, eta enegana ethortetic eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da ceruètaco resumá.

15. Eta escuac gainean eçarri cerauztenean, parti cedin handic.

16. Eta huná, cembeitec hurbilduric erran cieçón, Magistru oná, cer vngui eguinen dut vicitzé eternala dudançat?

17. Eta harc erran cieçón, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa: baldin vicitzean sarthu nahi bahaiz, beguiraitzac manamenduac.

18. Diotsó, Cein? Eta Iesusec erran ceçan Eztuc hilen, Eztuc adulteraturen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen.

19. Ohoraitzac aita eta ama. Eta, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala.

20. Diotsó guiçon gazteorrec, Horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic: cer oraino falta çait?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 19