Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 18:4-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Norc-ere bada bere buruä humiliaturen baitu haourtcho haur den beçala, hura da handiena ceruètaco resumán?

5. Eta norc-ere recebituren baitu hunelaco haourtchobat ene icenean, ni recebitzen nau.

6. Baina norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, harc hobe luque vrka lequión bere leppoan asto-errota harribat, eta hunda ledin itsas hundarrean.

7. Maledictione munduari scandaloén causaz: ecen necessario da scandaloac datocen, badaric-ere maledictione guiçon hari, ceinez scandalo ethorten baita.

8. Baldineta eure escuac edo eure oinac trebuca eraciten bahau trenca eçac hura eta iraitzac eureganic, hobe duc hire, mainguric edo escubakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac edo bi oinac dituála suco gehennara iraitz adin.

9. Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, eta iraitzac eureganic: hobe duc hire, begui batarequin vicitzean sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara iraitz adin.

10. Beguirauçue menosprecia ezteçaçuen chipi hautaric bat: ecen erraiten drauçuet hauen Aingueruèc bethiere dacussatela ene Aita ceruetan denaren beguithartea.

11. Ecen ethorri içan da guiçonaren Semea galdu cenaren saluatzera.

12. Cer irudi çaiçue? baldin guiçon batec ehun ardi baditu, eta hetaric bat errebela badadi, eztitu lauroguey eta hemeretziac vtziten, eta mendietara ioanic eztu errebelatu cena bilhatzen?

13. Eta baldin guertha badadi eriden deçan hura, eguiaz erraiten drauçuet ecen bozcario guehiago duela harçaz, ecen ez lauroguey eta hemeretzi errebelatu etziradenez.

14. Halaber ezta çuen Aita ceruètan denaren vorondatea chipi hautaric bat gal dadin.

15. Eta baldin hire anayec hire contra faltatu badu, oha eta reprehendi eçac hura, hire eta haren beraren artean: baldin behatzen baçaic, irabaci duc eure anayea.

16. Baina baldin behatzen ezpaçaic, har itzac eurequin oraino bat edo biga: biga edo hirur testimonioren ahoan hitz gucia fermu dençat.

17. Eta baldin hæy behatzen ezpaçaye, erróc Eliçari: eta baldin Eliçari behatzen ezpaçayó, albeiheduca pagano eta publicano beçala.

18. Eguiaz erraiten drauçuet, cer-ere lothuren baituçue lurrean, lothua içanen da ceruän: eta cer-ere lachaturen baituçue lurrean, lachatua içanen da ceruän.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 18