Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 18:27-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Orduan compassione harturic cerbitzari haren iaunac, vtzi ceçan, eta çorra quitta cieçon.

28. Baina ilkiric cerbitzari hunec eriden ceçan bere cerbitzari quidetaric bat, ehun dinero çor ceraucanic: eta hura hatzamanic ithotzen çuen, cioela, Paga neçac çor duanaz.

29. Eta bere cerbitzari-quideac haren oinetara bere buruä egotziric othoitz eguiten ceraucan, cioela, Auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauat.

30. Baina harc etzuen eguin nahi vkan, aitzitic ioanic eçar ceçan hura presoinean, çorra paga liroeno.

31. Bada ikussiric haren cerbitzari-quidéc cer eguin içan cen, triste citecen haguitz: eta ethorriric declara cieçoten bere iaunari eguin içan cen gucia.

32. Orduan hura deithuric bere iaunac diotsa, Cerbitzari gaichtoá, çor hura gucia quittatu drauat, ceren othoitz eguin baitrautac:

33. Ez-auena hic-ere eure cerbitzari-quideaz pietate vkan behar, nic-ere hiçaz pietate vkan dudan beçala?

34. Orduan asserreturic bere iaunac sargeantey hura eman ciecén, hari çor ceraucan gucia paga lieçaqueono.

35. Hala ene Aita ceruètan denac-ere eguinen drauçue çuey, baldin batbederac bere anayeri gogotic faltác barka ezpadietzoçue.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 18