Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 18:19-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Berriz diotsuet ecen baldin çuetaric biguec consenti badeçate lurraren gainean, esca ditecen gauça gucia eguinen çayela ene Aita ceruetan denaz.

20. Ecen non baitirade biga edo hirur bilduric ene icenean, han naiz hayén artean.

21. Orduan harengana hurbilduric Pierrisec erran ceçan, Iauna, cembatetarano bekatu eguinen du ene contra ene anayec, eta barkaturen draucat? ala çazpitarano?

22. Diotsó IESVSEC, Eztiossát çazpitarano, baina çazpitan hiruroguey eta hamarretarano.

23. Halacotz da comparatu ceruètaco resumá beré cerbitzariequin contu eguin nahi vkan duen regue batequin.

24. Eta contu eguiten hassi cenean, presenta cequión bat, hamar-milla talent hari çor ceraucanic.

25. Eta ceren harc ezpaitzuen nondic paga, mana ceçan haren iaunac sal ledin hura, eta haren emaztea, eta haourrac, eta cituen gauça guciac: eta çorra paga ledin.

26. Halacotz cerbitzari hunec bere buruä lurrera egotziric supplicatzen çuen hura, cioela, Iauna, auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauát.

27. Orduan compassione harturic cerbitzari haren iaunac, vtzi ceçan, eta çorra quitta cieçon.

28. Baina ilkiric cerbitzari hunec eriden ceçan bere cerbitzari quidetaric bat, ehun dinero çor ceraucanic: eta hura hatzamanic ithotzen çuen, cioela, Paga neçac çor duanaz.

29. Eta bere cerbitzari-quideac haren oinetara bere buruä egotziric othoitz eguiten ceraucan, cioela, Auc patientia enegana, eta gucia pagaturen drauat.

30. Baina harc etzuen eguin nahi vkan, aitzitic ioanic eçar ceçan hura presoinean, çorra paga liroeno.

31. Bada ikussiric haren cerbitzari-quidéc cer eguin içan cen, triste citecen haguitz: eta ethorriric declara cieçoten bere iaunari eguin içan cen gucia.

32. Orduan hura deithuric bere iaunac diotsa, Cerbitzari gaichtoá, çor hura gucia quittatu drauat, ceren othoitz eguin baitrautac:

Irakurri kapitulu osoa Mateo 18