Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 16:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen?

9. Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?

10. Ezeta laur milla guiçonén çazpi oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?

11. Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic?

12. Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.

13. Eta ethorri cenean Iesus Cesareaco bazter Philipperenetara, interroga citzan bere discipuluac, erraiten çuela, Ni nor naicela dioite guiçonéc, guiçonaren Semea?

14. Eta hec erran ceçaten, Batzuc, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, Hieremias, edo Prophetetaric bat.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 16