Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 16:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Generatione gaichtoa edo adulteroa signo esquez dago, eta signoric etzayo hari emanen Ionas prophetaren signoa baicen. Eta hec vtziric ioan cedin.

5. Eta ethorri ciradenean haren discipuluac berce aldera, ahanz cequién ogui hartzera.

6. Eta Iesusec erran ciecen, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic.

7. Eta hec iharduquiten çutén bere artean, cioitela, Hori dio, ceren oguiric hartu eztugun.

8. Eta Iesusec eçaguturic erran ciecén, Cer diharducaçue ceurón artean, fede chipitacoác, ceren oguiric hartu eztuçuen?

9. Oraino eztuçue aditzen, eta etzarete guehiagóric orhoit borz milla guiçonén borz oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?

10. Ezeta laur milla guiçonén çazpi oguiéz, eta cembat sasqui goititu cintuzten?

11. Nola eztuçue aditzen ecen eztrauçuedala oguiz erran, beguira cindeizten Phariseuén eta Sadduceuén altchagarritic?

12. Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.

13. Eta ethorri cenean Iesus Cesareaco bazter Philipperenetara, interroga citzan bere discipuluac, erraiten çuela, Ni nor naicela dioite guiçonéc, guiçonaren Semea?

14. Eta hec erran ceçaten, Batzuc, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, Hieremias, edo Prophetetaric bat.

15. Dioste, Eta çuec nor naicela dioçue?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 16