Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 16:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Orduan adi ceçaten ecen etzuela erran, beguira litecen ogui altchagarritic, baina Phariseuén eta Sadduceuén doctrinatic.

13. Eta ethorri cenean Iesus Cesareaco bazter Philipperenetara, interroga citzan bere discipuluac, erraiten çuela, Ni nor naicela dioite guiçonéc, guiçonaren Semea?

14. Eta hec erran ceçaten, Batzuc, Ioannes Baptista: eta bercéc, Elias: eta bercéc, Hieremias, edo Prophetetaric bat.

15. Dioste, Eta çuec nor naicela dioçue?

16. Ihardesten çuela Simon Pierrisec erran ceçan, Hi aiz Christ Iainco viciaren Semea.

17. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón hari, Dohatsu aiz Simon Ionaren semeá: ecen haraguiac ez odolac eztrauc hori reuelatu, baina ene Aita ceruètan denac.

18. Baina are nic erraiten drauat, ecen hi aicela Pierris, eta Harri hunen gainean edificaturen dudala neure Eliçá: eta iffernuco borthác etzaizcala hari garaithuren.

19. Eta hiri emanen drauzquiat ceruètaco resumaren gakoac, eta cer-ere lothuren baituc lurrean, lothua içanen duc ceruètan: eta cer-ere lachaturen baituc lurrean, lachatua içanen duc ceruètan.

20. Orduan mana citzan expressuqui bere discipuluac nehori ezlerroten, hura cela IESVS CHRIST.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 16