Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 15:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ecen Iaincoac manatu vkan du, dioela, Ohoraitzac eure aita eta ama. Eta, Aita edo ama maradicaturen duena, herioz hil bedi.

5. Baina çuec dioçue, Norc-ere erranen baitrauca aitari edo amari, Eneganic den dono gucia probetchaturen çaic: ohora ezpadeça-ere bere aita edo bere ama hoguen gabe date.

6. Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.

7. Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,

8. Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.

9. Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.

10. Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.

11. Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 15