Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 15:12-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?

13. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.

14. Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.

15. Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.

16. Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?

17. Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?

18. Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona.

19. Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.

20. Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen.

21. Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.

22. Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.

23. Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.

24. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.

25. Eta harc ethorriric adora ceçan hura, cioela, Iauna, aiuta neçac.

26. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.

27. Baina harc erran ceçan, Hala duc, Iauna, baina chakurrec-ere bere nabussién mahainetic erorten diraden appurretaric iaten dié.

28. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, O emaztea, handi dun hire fedea: eguin bequin nahi dunán beçala. Eta senda cedin haren alabá orduandanic.

29. Eta partituric handic Iesus ethor cedin. Galileaco itsas aldera: eta iganic mendira, iar cedin han.

30. Orduan ethor cedin harengana anhitz gendetze, çutela berequin mainguric, itsuric, muturic, hebainic eta anhitz berceric: eta eçar citzaten Iesusen oinetara, eta senda citzan.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 15