Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 14:20-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta ian ceçaten guciéc, eta ressasia citecen: eta goiti citzaten çathi soberatuetaric hamabi sasqui betheric.

21. Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä, emazteac eta haourrac gabe.

22. Eta bertan Iesusec bortcha citzan bere discipuluac vncian sartzera, eta haren aitzinean berce aldera iragaitera: populuari congit lemon bizquitartean.

23. Eta congit emanic populuari, igan cedin mendira bereciqui, othoitz eguin leçançát. Eta arrastu cenean ber-bera cen han.

24. Eta vncia ia itsassoaren artean cen, baguéz tormentatua: ecen haice contra cen.

25. Eta gauären laurgarren veillán ioan cedin hetara Iesus, itsas gainez çabilala.

26. Eta hura ikussiric itsas gainez çabilala, discipuluac trubla citecen, erraiten çutela, Fantosmabat da, eta beldurtiz oihu eguin ceçaten.

27. Baina bertan minça cequién Iesus, cioela, Sporça çaitezte: ni naiz etzaretela beldur.

28. Eta ihardesten ceraucala Pierrisec erran ceçan, Iauna, baldin hi bahaiz, mana neçac hiregana ethortera vr gainez.

29. Bada harc erran ceçan, Athor. Eta iautsiric vncitic Pierris ioan cedin vr gainez, Iesusgana ethor ledinçát.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 14