Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 14:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dembora hartan ençun ceçan Herodes Tetrarchac Iesusen famá:

2. Eta erran ciecen bere cerbitzariey, Haur Ioannes Baptistá da, hura resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hunetan.

3. Ecen Herodesec hatzamanic Ioannes esteca ceçan, eta presoindeguian eçar, Herodias haren anaye Philipperen emaztearen causaz.

4. Ecen erraiten ceraucan hari Ioannesec, Eztuc sori hori duán.

5. Eta hura hil nahi çuelaric populuaren beldur cen, ceren Propheta beçala baitzaducaten hura.

6. Bada Herodesen sor eguneco bestá eguiten cenean, dança cedin Herodiasen alabá artean: eta Herodesen gogara eguin ceçan.

7. Nondic iuramendurequin prometta baitzieçon, emanen ceraucala cer-ere esca bailedi.

8. Harc bada aitzinetic amáz instruitu içanic, Indac (dio) hemen platean Ioannes Baptistaren buruä.

9. Eta triste cedin regue: baina cinaren, eta harequin mahainean iarriric ceudenén causaz, mana ceçan eman lequión.

10. Eta igor ceçan Ioannesi presoindeguian buruären edequi eracitera.

11. Eta ekarri içan da haren buruä platean, eta eman cequión nescatchari, eta harc presenta cieçón bere amari.

12. Guero ethor citecen haren discipuluac, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta ohortz ceçaten: eta ioanic conta cieçoten Iesusi.

13. Eta hori ençunic Iesus parti cedin handic vnci batetan leku desertu batetara appart: eta ençunic gendetzeac oinez iarreiqui içan çaizcan hirietaric.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 14