Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 13:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

10. Orduan hurbilduric discipuluéc erran cieçoten, Cergatic comparationez minço atzaye?

11. Eta harc ihardesten çuela, erran ciecén, Ceren çuey eman baitzaiçue ceruètaco resumaco secretuén eçagutzea, baina hæy etzaye eman.

12. Ecen norc-ere baitu, hari emanen çayó, eta hambatez guehiago vkanen du: baina norc-ere ezpaitu, hari duena-ere edequiren çayó.

13. Halacotz comparationez minço natzaye: ceren dacussatelaric ezpaitute ikusten, eta ençuten dutelaric ezpaitute ençuten, ez aditzen.

14. Hala complitzen da hetan Esaiasen prophetiá, ceinec baitio, Ençutez ençunen duçue, eta ez adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 13