Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 13:41-57 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

41. Igorriren ditu guiçonaren Semeac bere Aingueruäc, eta bilduren dituzte haren resumatic scandalo guciac, eta iniquitate eguiten dutenac.

42. Eta egotziren dituzte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

43. Orduan iustoéc arguituren duqueite iguzquiac beçala, bere Aitaren resumán. Ençuteco beharriric duenac ençun beça.

44. Berriz comparatu da ceruètaco resumá thesaur landa batetan gorderic dagoenarequin, hura eridenic guiçon batec estali vkan du: eta harçazco bozcarióz ioaiten da, eta duen gucia saltzen du, eta landa hura erosten.

45. Berriz comparatu da ceruètaco resumá guiçon marchant perla ederrén bilha dabilanarequin

46. Ceinec precio handitaco perlabat eriden çuenean, ioanic sal baitzeçan çuen gucia, eta eros baitzeçan hura.

47. Berriz comparatu da ceruètaco resumá sare itsassora egotzi batequin, eta gauça mota gucietaric biltzen duenarequin:

48. Cein bethe içan cenean idoqui baitzeçaten vr ezpondara: eta iarriric bil citzaten onac vncietara, eta gaichtoac camporát iraitz citzaten.

49. Hala içanen da munduaren finean: ethorriren dirade Aingueruäc, eta separaturen dituqueizte gaichtoac iustoén artetic.

50. Eta egotziren dituqueizte labe daichecanera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

51. Erraiten draue Iesusec, Aditu dituçue gauça hauc guciac? Diotsate, Bay Iauna.

52. Eta harc erran ciecén, Halacotz Scriba ceruètaco resumán iracatsia den gucia, comparatu da cembeit aitafamilia bere thesauretic gauça berriric eta çaharric idoquiten duen batequin.

53. Eta guertha cedin comparatione hauc acabatu cituenean, Iesus iragan baitzedin handic.

54. Eta ethorri cenean bere herrira, iracasten cituen hec berén synagoguetan: hámbat non spantatuac baitzeuden, eta erraiten baitzuten, Nondic huni sapientia haur eta verthuteac?

55. Ezta haur charpanter-seme? ezta horren ama Maria deitzen, eta horren anayeac Iacques eta Ioses eta Simon eta Iuda?

56. Eta horren arrebác eztirade guciac gu baithan? nondic bada huni gauça hauc gucioc?

57. Eta scandalizatzen ciraden hartan. Eta Iesusec erran ciecén, Ezta Prophetaric ohore gabe bere herrian eta bere etchean baicen.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 13