Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 13:32-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Cein baita haci gucietaco chipiena, baina handitu denean, berce belharrac baino handiago da: eta arbore bilhatzen da, hambat non ethorten baitirade ceruco choriac, eta ohatzeac eguiten baitituzte haren adarretan.

33. Berce comparationebat erran ciecén, cioela , Comparatu da ceruètaco resumá altchagarriarequin, cein emazte batec harturic hirur neurri irinen barnean gorde vkan baitu, gucia altcha dadin arterano.

34. Gauça hauc guciac erran cietzén Iesusec comparationez gendetzey, eta comparatione gabe etzayen minçatzen.

35. Compli ledinçát Prophetáz erran içan dena, cioela, Irequiren dut comparationez neure ahoa: declaraturen ditut munduaren fundatzetic gorderic egon içan diraden gauçác.

36. Orduan vtziric populua ethor cedin etchera Iesus: eta ethorri içan çaizcan bere discipuluac, cioitela, Declara ieçaguc landaco hiracaren comparationea.

37. Eta harc ihardesten çuela érran ciecén, Haci ona ereiten duena da guiçonaren Semea.

38. Eta landá da mundua: eta haci ona, resumaco haourrac dirade: eta hiracá, Gaichtoaren haourrac dirade:

Irakurri kapitulu osoa Mateo 13