Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 13:17-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ecen eguiaz erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta iustoc desiratu vkan dutela ikustera çuec ikusten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençutera, ençuten dituçuen gaucén, eta ezpaitituzte ençun.

18. Çuec bada ençuçue ereillearen comparationea.

19. Noiz-ere nehorc ençuten baitu resuma hartaco hitza, eta ez aditzen, ethorten da Gaichto hura, eta harrapatzen du haren bihotzean erein cena: haur da bide bazterrean hacia recebitu duena.

20. Eta leku harriçuetara hacia recebitu duena, haur da, hitza ençuten, eta hura bertan bozcariorequin recebitzen duena:

21. Baina eztu erroric bere baithan, halacotz da iraute gutitaco: eta tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic heltzen denean, bertan scandalizatzen da.

22. Eta elhorri artera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten duena, baina mundu hunetaco arthác, eta abrastassunezco enganioac ithotzen duté hitza, eta fructuric eztu eguiten.

23. Baina lur onera hacia recebitu duena, haur da hitza ençuten eta aditzen duena, ceinec fructu ekarten baitu eta eguiten, batac ehun, eta berceac hiruroguey, eta berceac hoguey eta hamar.

24. Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá haci ona bere landán erein duen guiçonarequin.

25. Baina guiçonac lo ceunçala, ethor cedin haren etsaya, eta erein ceçan hiraca, ogui artean: eta ioan cedin.

26. Eta handitu cenean belharra, eta fructu eguin çuenean, orduan aguer cedin hiraca-ere.

27. Orduan ethorriric aitafamiliaren cerbitzariéc erran cieçoten, Iauna, eztuc haci ona erein eure landan? nondic du beraz hiraca?

28. Eta harc erran ciecén, Guiçon etsayac hori eguin du. Eta cerbitzariéc erran cieçoten, Nahi duc bada goacen eta bil deçagun hura?

29. Eta harc erran ciecén, Ez: hiracaren biltzean oguia-ere idoqui ezteçaçuen harequin batean.

30. Vtzitzaçue biac elkarrequin handitzera vzta-arterano: eta vzta demborán, erranen drauet biltzaley, Bil eçaçue lehenic hiracá, eta hers eçaçue açautoz erratzecotzat: baina oguia bil eçaçue ene granerera.

31. Berce comparationebat proposa ciecén, cioela, Comparatu da ceruètaco resumá, mustarda bihi guiçon batec harturic bere landán erein duenarequin.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 13