Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 12:4-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric?

5. Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden?

6. Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela.

7. Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac.

8. Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea.

9. Eta handic partituric hayén synagogara ethor cedin.

10. Eta huná, cen han guiçombat escua eyhar çuenic: eta interroga ceçaten, ciotela, Sori da Sabbath egunean sendatzea? haur cioiten, hura accusa leçatençat.

11. Eta harc erran ciecén, Nor içanen da çuetaric guiçona, ardibat duenic: eta, baldin hura Sabbathoan lecera eror badadi, harturen eta altchaturen eztuena?

12. Eta cembatez da guiçona ardia baino guehiago? Beraz sori da Sabbathoetan vngui eguitea.

13. Orduan diotsó guiçon hari, Heda eçac eure escua. Eta heda ceçan, eta bercea beçain senda cedin.

14. Eta Phariseuéc ilkiric har ceçaten conseillu, haren contra, nolatan hura hil leçaqueten.

15. Baina Iesusec hori eçaguturic leku eguin ceçan handic: eta iarreiqui cequión gendalde handia, eta hec guciac senda citzan.

16. Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta.

17. Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela,

18. Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.

19. Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen.

20. Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno.

21. Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute.

22. Orduan presentatu içan çayó demoniatu itsu eta mutubat: eta senda ceçan hura, halaco maneraz non itsu eta mutu cena minço baitzen eta ikusten baitzuen.

23. Eta spanta cedin populu gucia, eta erraiten çuen, Ezta haur Dauid-en semea?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 12