Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 12:37-50 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Ecen eure hitzetaric iustificaturen aiz, eta eure hitzetaric condemnaturen aiz.

38. Orduan ihardets ceçaten Scribetaric eta Phariseuetaric batzuc, cioitela, Magistruá, nahi guendiquec hireganic cembeit signo ikussi.

39. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Natione gaichtoa eta adulteroa signo esquez dago: baina signoric etzayo emanen, Ionas prophetaren signoa baicen.

40. Ecen hala nola Ionas balenaren sabelean hirur egun eta hirur gau içan baitzén: hala içanen da guiçonaren Semea lurraren bihotzean, hirur egun eta hirur gau.

41. Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan natione hunequin, eta condemnaturen dute haur: ceren hec emendatu baitziraden Ionasen predicationera, eta huna, Ionas bainoagoa hemen.

42. Egu-erdico reguiná iaiquiren da iudicioan natione hunequin, eta harc condemnaturen du haur: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera, eta huná, Salomon bainoagoa hemen.

43. Bada spiritu satsua ilki denean guiçonaganic, leku leihorréz dabila, paussu bilha, eta eztu erideiten.

44. Orduan erraiten du, Itzuliren naiz neure ilki naicen etchera. Eta ethorri denean, erideiten du hutsa, escobaturic eta appainduric.

45. Orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berequin berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac, eta sarthuric habitatzen dirade han, eta guiçon haren fina hatsea baino gaichtoago da: hala natione gaichto huni-ere helduren çayó.

46. Eta hura oraino populuari minço çayola, huná, haren ama eta anayeac ceuden lekorean, harequin minçatu nahiz.

47. Eta cembeitec erran cieçón, Hará, hire ama eta hire anayeac lekorean diaudec, hirequin minçatu nahiz.

48. Baina harc ihardesten çuela erran cieçón hura erran cionari, Nor da ene ama, eta nor dirade ene anayeac?

49. Eta hedaturic bere escua bere discipuluén gainera, erran ceçan, Huná ene ama eta ene anayeac.

50. Ecen norc-ere eguinen baitu ene Aita ceruètan denaren vorondatea, hura da ene anaye, eta arreba, eta ama.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 12