Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 12:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dembora hartan ioaiten cen Iesus ereincetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren discipuluac ciraden gosse, eta has citecen buruca idoquiten, eta iaten.

2. Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena.

3. Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec?

4. Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric?

5. Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden?

6. Bada erraiten drauçuet, ecen templea baino handiagobat hemen dela.

7. Eta baldin bacinaquite cer den, Misericordia nahi dut eta ez sacrificio, etzintuquezten condemnatu hoguen-gabeac.

8. Ecen Sabbathoaren-ere Iaun da guiçonaren Semea.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 12