Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 11:11-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eguiaz erraiten drauçuet, ezta ilki emaztetaric iayo diradenén artean nehor, Ioannes Baptista baino handiagoric: guciagatic-ere ceruètaco resumaco chipiena hura baino handiago da.

12. Eta Ioannes Baptistaren egunetaric oraindrano, ceruètaco resumari bortha eguiten çayo, eta keichuéc harrapatzen dute hura.

13. Ecen Propheta guciéc eta Legueac Ioannesganano prophetizatu vkan duté.

14. Eta, baldin nahi baduçue recebitu, haur da Elias ethorteco cena.

15. Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

16. Baina norequin comparaturen dut generatione haur? Merkatuan iarriric dauden, eta bere laguney oihuz dagozten haourtchoac beçalaco da,

17. Ceinéc baitioite, Chirula soinu eguin drauçuegu, eta etzarete dançatu: eressiz cantatu drauçuegu, eta eztuçue deithoreric eguin.

18. Ecen ethorri da Ioannes iaten ez edaten eztuela, eta erraiten duté, Deabrua du.

19. Ethorri da guiçonaren Semea iaten eta edaten duela, eta dioite, Horra, guiçon gormanta eta hordia, publicanoén eta vicitze gaichtotacoén adisquidea. Baina iustificatu içan da sapientiá bere haourréz.

20. Orduan has cequién hunela reprochatzen haren verthuteric anhitz eguin içan cen hiriey, ceren emendatu etziraden:

21. Maledictione hiri Corazin, maledictione hiri Bethsaida: ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin emendatu ciratequeen.

22. Etare diotsuet, Tyr eta Sidon iudicioco egunean çuec baino emequiago tractatuac içanen diradela.

23. Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena iffernurano beheraturen aiz: ecen baldin Sodoman eguin içan balirade hi baithan eguin içan diraden verthuteac, egungo egunerano egon çateán.

24. Etare badiotsuet, ecen Sodomacoac hi baino emequiago tractatuac içanen diradela iudicioco egunean.

25. Dembora hartan ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiát, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey.

26. Bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona.

27. Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit: eta nehorc eztu eçagutzen Semea Aitác baicen: ezeta Aita nehorc eztu eçagutzen Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 11