Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 10:34-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Eztuçuela vste ecen baquearen eçartera, ethorri naicela lurrera: eznaiz ethorri baquearen eçartera, baina ezpataren.

35. Ecen ethorri naiz guiçonaren bere aitaren contra gudutan eçartera, eta alabáren bere amaren contra, eta errenaren bere ama-guinharrebaren contra.

36. Eta guiçonaren etsay beraren domesticoac içanen dirade.

37. Aita edo ama ni baino maiteago duena, ezta ene digne: eta semea edo alabá ni baino maiteago duena, ezta ene digne.

38. Eta bere crutzea hartzen eztuena, eta niri ondotic eztarreitana, ezta ene digne.

39. Bere vicia beguiraturen duenac, galduren du hura: eta bere vicia galduren duenac ene causaz, beguiraturen du hura.

40. Çuec recebitzen çaituztenac, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, ni igorri nauena recebitzen du.

41. Prophetaren icenean Prophetabat recebitzen duenac, Prophetaren saria recebituren du: eta iustoaren icenean iustobat recebitzen duenac, iustoren saria recebituren du.

42. Eta norc-ere edatera emanen baitrauca beirebat vr hotz huts chipi hautaric bati discipuluren icenean: eguiaz diotsuet, eztuela bere saria galduren.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 10