Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 10:21-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.

22. Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano hura saluaturen da.

23. Eta persecutaturen çaituztenean hiri hartan, ihes eguiçue berce batetara: ecen eguiaz erraiten drauçuet, eztituçue inguraturen Israeleco hiri guciac, non ethor eztadin guiçonaren Semea.

24. Ezta discipulua magistruaren gaineco, ezeta cerbitzaria bere iaunaren gaineco.

25. Asco du discipuluac bere magistrua beçala den: eta cerbitzariac, bere iauna beçala: baldin Aitafamiliá bera Beelzebub deithu baduté, cembatez guehiago haren domesticoac?

26. Etzaretela beraz hayén beldur: ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic, ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.

27. Ilhumbean erraiten drauçuedana, erraçue arguian: eta beharrira ençuten duçuena, predica eçaçue etche gainetan.

28. Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren.

29. Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe.

30. Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade.

31. Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue.

32. Bada norc-ere aboaturen bainau guiçonén aitzinean, aboaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean.

33. Baina norc-ere vkaturen bainau guiçonén aitzinean, vkaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean.

34. Eztuçuela vste ecen baquearen eçartera, ethorri naicela lurrera: eznaiz ethorri baquearen eçartera, baina ezpataren.

35. Ecen ethorri naiz guiçonaren bere aitaren contra gudutan eçartera, eta alabáren bere amaren contra, eta errenaren bere ama-guinharrebaren contra.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 10