Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 10:14-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta ez çuen hitzey behaturen, etche edo hiri hartaric ilkitean iharros albeitzineçate çuen oinetaco errhautsa.

15. Eguiaz erraiten drauçuet, emequiago tractaturen diradela Sodomaco eta Gomorrhaco lurrecoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.

16. Huná, nic igorten çaituztet çuec, ardiac otsoén artera beçala: çareten bada çuhur sugueac beçala, eta simple vsso columbác beçala.

17. Eta beguira çaitezte guiçonetaric: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara, eta bere synagoguetan açotaturen çaituzte.

18. Eta gobernadoretara eta reguetara eramanen çarete ene causaz, hec eta Gentiléc testimoniage haur dutençat.

19. Baina liura çaiteztenean, eztuçuela artharic nola edo cer minçaturen çareten: ecen ordu hartan berean emanen çaiçue cer minça çaitezqueten.

20. Ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina çuen Aitaren Spiritu çuetan minço dena.

21. Eta liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.

22. Eta guciéz gaitzetsiac içanen çarete, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano hura saluaturen da.

23. Eta persecutaturen çaituztenean hiri hartan, ihes eguiçue berce batetara: ecen eguiaz erraiten drauçuet, eztituçue inguraturen Israeleco hiri guciac, non ethor eztadin guiçonaren Semea.

24. Ezta discipulua magistruaren gaineco, ezeta cerbitzaria bere iaunaren gaineco.

25. Asco du discipuluac bere magistrua beçala den: eta cerbitzariac, bere iauna beçala: baldin Aitafamiliá bera Beelzebub deithu baduté, cembatez guehiago haren domesticoac?

26. Etzaretela beraz hayén beldur: ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic, ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.

27. Ilhumbean erraiten drauçuedana, erraçue arguian: eta beharrira ençuten duçuena, predica eçaçue etche gainetan.

28. Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren.

29. Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe.

30. Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade.

31. Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 10