Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 10:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan bere hamabi discipuluac beregana deithuric, eman ciecen bothere spiritu satsuén contra, hayén campora egoizteco, eta eritassun mota guciaren eta langore mota guciaren sendatzeco.

2. Bada hamabi Apostoluén icenac dirade hauc: lehena, Simon erraiten dena Pierris, eta Andriu haren anayea: Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes haren anayea.

3. Philippe eta Bartholomeo: Thomas eta Mattheu publicanoa: Iacques Alpheoren semea eta Lebeo, icen goiticoz Thaddeo.

4. Simon Cananeoa, eta Iudas Iscariot, hura traditu-ere çuena.

5. Hamabi hauc igor citzan Iesusec, eta eman ciecén manamendu, cioela, Gentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoén hiritan etzaiteztela sar:

6. Bainaitzitic çoazte Israeleco etcheco ardi galduetara.

7. Bada partitu eta, predica eçaçue, erraiten duçuela, Ceruètaco resumá hurbil da.

8. Eriac senda itzaçue, sorhayoac chahu itzaçue, hilac resuscita itzaçue, deabruac campora egotz itzaçue: dohainic recebitu duçue, eta dohainic emaçue.

9. Eztaguiçuela prouisioneric vrrhez, ez cilharrez, ez cobrez çuen guerricoetan:

10. Ezeta maletaz bidecotzát, ez birá arropaz, ez çapataz, ez vhez, ecen languilea bere viciaren digne da.

11. Eta cein-ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa çaitezte nor den hartan digneric, eta çaudete han parti çaitezteno.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 10