Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 1:19-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Orduan bere senhar Iosephec, ceren iusto baitzen eta ezpaitzuen hura diffamatu nahi, secretuqui vtzi nahi vkan çuen.

20. Baina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc.

21. Eta erdiren duc seme batez eta deithuren duc haren icena Iesus. Ecen harc saluaturen dic bere populua hayen bekatuetaric.

22. Bada haur gucia eguin içan da, Iaunac Prophetáz erran vkan çuena compli ledinçát, cioela,

23. Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.

24. Lotaric iratzarturic bada Iosephec eguin ceçan Aingueruäc manatu ceraucan beçala, eta har ceçan bere emaztea.

25. Eta etzeçan hura eçagut, bere lehen semeaz erdi cedino: eta deiceçan haren icena Iesus.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 1