Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori ezlietzoten erran ikussi cituzten gauçác, guiçonaren Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen.

10. Eta hec erran haur eduqui ceçaten berac baithan, elkarri galde eguiten ceraucatela, cer erran nahi çuen, hiletaric resuscitatze harc.

11. Guero interroga ceçaten, ciotela, Cergatic dioite Scribéc ecen Elias lehen ethorri behar dela?

12. Eta harc ihardesten çuela erran ciecen, Segur Eliasec lehen ethorriric bere staturaco ditu gauça guciac: eta scribatua den beçala guiçonaren Semeaz, behar da anhitz suffri deçan, eta ezdeusetan eduqui dadin.

13. Baina erraiten drauçuet ecen Elias ethorri içan dela, eta hari eguin nahi ceraucaten gucia, eguin draucatela, harçaz scribatua den beçala.

14. Eta discipuluetara ethorriric, ikus ceçan gendetze handibat hayén inguruän, eta Scribéc hequin ciharducatela.

15. Eta bertan gendetze gucia, hura ikussiric, spanta cedin: eta harengana laster eguinez saluta ceçaten.

16. Orduan interroga citzan Scriba hec, Cer diharducaçue çuen artean?

Irakurri kapitulu osoa Markos 9