Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 8:2-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.

3. Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade.

4. Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?

5. Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi.

6. Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.

7. Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.

8. Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.

9. Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit.

10. Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.

11. Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela.

12. Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.

13. Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.

14. Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.

15. Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.

Irakurri kapitulu osoa Markos 8