Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 6:46-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz eguitera.

47. Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta hura bera leihorrean.

48. Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten: (ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen hec iragan.

49. Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala, vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten,

50. Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén, Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.

51. Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets ceçaten.

52. Ecen etzutén aditu oguiéz eguin içan cena: ceren hayén bihotza gogortua baitzén.

53. Eta berce aldera iragan ciradenean, ethor citecen Genesarethco lurrera, eta portu har ceçaten.

54. Eta vncitic ilki ciradenean, bertan eçagut ceçaten hura.

55. Eta laster eguin çutenean inguruco comarca hura gucia, has citecen ohetan erién ekarten, non cela hura ençuten baitzuten, hara.

56. Eta nora-ere sar baitzedin burguètara, edo hirietara, edo parropioetara, placetan eçarten cituzten eriac, eta othoitz eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui leçaten: eta hunquitzen çutén guciac sendatzen ciraden.

Irakurri kapitulu osoa Markos 6