Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 6:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira, eta baçarreitzan bere discipuluac.

2. Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagogán iracasten, eta ençuten çutenetaric anhitzec miresten çuten, cioitela, Nondic huni gauça hauc? eta ceric da huni eman içan çayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten baitirade?

3. Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan? Eta scandalizatzen ciraden hartan.

4. Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etchean baicen.

5. Eta ecin eguin çuen han verthuteric batre, cembeit eri bakoitz, escuac hayén gainean eçarriric, senda baitzitzan baicen.

6. Eta miraz cegoén hayéc incredulitateagatic, eta inguratzen cituen burguäc inguru, iracasten ari cela.

7. Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hayén igorten birá: eta eman ciecén bothere spiritu satsuén gainean.

8. Eta mana citzan ezleçaten deus har bidecotzat, makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan.

9. Baina sandaleac iaunciac lituzten eta birá arropaz ezlitecen vezti.

11. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.

12. Eta hec partituric predicatzen çuten batbedera emenda ledin.

13. Eta deabru anhitz campora egoizten çutén: eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.

14. Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hartan.

15. Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco.

Irakurri kapitulu osoa Markos 6