Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 5:14-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen.

15. Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea vkan çuena diot: eta ici citecen.

16. Eta haur ikussi çutenéc erran ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon, eta vrdéz.

17. Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten parti ledin hayén comarquetaric.

18. Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon demoniatu içan cena harequin licén.

20. Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten çuten.

21. Eta iragan cenean Iesus vncian berriz berce aldera, populu handi bil cedin harengana, eta cen itsas bazterrean.

22. Eta huná, ethor cedin synagogaco principal Iairus deitzen cembat, eta ikussi çuenean hura, egotz ceçan bere burua haren oinetara.

23. Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta eçar ditzán escuac haren gainean, senda dadinçát eta vici den.

24. Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi çarreyón, eta hertsen çuten.

25. Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan çuenic:

26. Eta anhitz suffritu vkan çuen anhitz medicutaric, eta berea gucia despendatu çuen, eta etzén deus probetchatu, baina gaizcoatuago içan cen.

27. Hura Iesusez minçatzen ençunic, ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ceçan haren arropá.

28. Ecen erraiten çuen, Baldin haren abillamenduac hunqui baditzat ber, sendaturen naiz

29. Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi ceçan bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric.

30. Eta bertan Iesusec bere baithan eçaguturic harenganic ilki içan cen verthutea, itzuliric gendetzean, erran ceçan, Norc hunqui ditu ene abillamenduac?

31. Eta erran cieçoten bere discipuluec, Badacussac gendetzeac hertsen auela, eta dioc, Norc hunqui nau?

32. Eta inguru behatzen çuen, haur eguin çuena ikus leçançat.

Irakurri kapitulu osoa Markos 5