Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 4:22-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Ecen ezta deus secreturic aguerturen eztenic, edo estal ahal daitenic: baina campora ethorri behar da.

23. Baldin nehorc ençuteco beharriric badu, ençun beça.

24. Guehiago erran ciecén, Gogoauçue cer ençuten duçuen: cer neurriz neurturen baituçue, neurturen çaiçue, eta emendaturen çaiçue, çuey ençuten duçuenoy.

25. Ecen duenari, emanen çayó: eta deusic eztuenari, duena-ere edequiren çayó.

26. Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten liçaten baten ançora.

27. Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala nola,

28. Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buruän.

29. Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá.

30. Guero cioen, Cer irudi duela erranen dugu Iaincoaren resumác? edo cer comparationez comparaturen dugu hura?

31. Hura da mustarda haci bihibat beçala, cein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden haci gucietaco chipiena:

Irakurri kapitulu osoa Markos 4