Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 4:1-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero berriz has cedin iracasten itsas bazterrean: eta bil cedin harengana gendetze handi, hala non bera vncira sarthuric, iarriric baitzegoen itsassoan: eta populu gucia itsas costan leihorrean cen.

2. Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gauça, eta erraiten cerauen bere doctrinán,

3. Ençun eçaçue, Huná, ereillebat ilki cedin ereitara.

4. Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ceçaten hura.

5. Eta berce partebat eror cedin leku harriçuetara, non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur barnetassunic.

6. Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren erroric ezpaitzuen, eyhar cedin.

7. Eta berce partebat eror cedin elhorri artera, eta elhorriac handi citecen, eta itho ceçaten hura, eta etzeçan fructuric eman.

8. Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ceçan fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ceçan bihi batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.

9. Orduan erran ciecén, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.

10. Eta bera cela, interroga ceçaten haren inguruän hamabiequin ciradenéc, comparationeaz.

11. Eta erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco secretuaren eçagutzea: baina lekorean diradeney comparationez gauça guciac tractatzen çaizte:

12. Dacussatela ikus deçatençat, eta eztaquizquión ohart: eta dançutela ençun deçaten, eta adi ezteçaten: conuerti eztitecen eta bekatuac barka eztaquizquién.

13. Eta erran ciecen, Eztaquiçue comparatione haur? Eta nolatan comparatione guciac eçagutiren dituçue?

14. Ereilleac hitza ereiten du.

15. Bada hauc dirade bide bazterrera hacia recebitzen dutenac, ceinétan ereiten baita hitza: baina ençun dutenean, bertan ethorten da Satan, eta kencen du hayen bihotzetan erein cen hitza.

16. Eta hauc dirade halaber leku harriçuetara hacia recebitzen dutenac: eta ençun dutenean hitza, bertan bozcariorequin recebitzen dute hura.

17. Eta eztute erroric berac baithan, baina iraute gutitaco dirade: guero heltzen denean tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic, bertan scandalizatzen dirade.

18. Eta hauc dirade elhorri artera hacia recebitzen dutenac, hauc dirade, diot, hacia ençuten dutenac:

Irakurri kapitulu osoa Markos 4