Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 3:23-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque.

24. Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura.

25. Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura.

26. Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.

27. Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du.

28. Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac:

29. Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione eternalaren hoguendun.

30. Ecen erraiten çuten, Spiritu satsua du.

Irakurri kapitulu osoa Markos 3