Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 3:20-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.

21. Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela.

22. Eta Ierusalemetic iautsi içan ciraden Scribéc erraiten çutén, ecen Beelzebub çuela, eta deabruén princearen partez deabruac campora egoizten cituela.

23. Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque.

24. Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura.

25. Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura.

26. Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.

27. Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du.

28. Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac:

29. Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione eternalaren hoguendun.

30. Ecen erraiten çuten, Spiritu satsua du.

31. Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera.

32. Eta iarriric cegoen haren inguruän gendetzea, eta hec erran cieçoten, Huná, hire amac eta hire anayéc lekorean galdeguiten aute.

33. Orduan ihardets ciecén, cioela, Nor da ene ama, edo ene anayeac?

Irakurri kapitulu osoa Markos 3