Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 3:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean, haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain

12. Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez leçatençat.

13. Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana.

14. Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco:

15. Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco.

16. Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:)

17. Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac)

18. Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa,

19. Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.

20. Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.

21. Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela.

Irakurri kapitulu osoa Markos 3