Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 3:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero sar cedin berriz synágogán, eta cen han guiçombat escua eyhartua çuenic.

2. Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat.

3. Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari, Iaiqui adi artera.

4. Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden.

5. Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.

6. Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat.

7. Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát: eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic.

8. Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana.

Irakurri kapitulu osoa Markos 3